ARTZAI TXAKURREN TXAPELKETA

Inskripzioa

  1. Eskualdeko txapelketak egin ez diren eskualdeetako txakurren kasuan, inskripzioa Aralar Mendi elkartean eginen da, txapelketa egin baino 8 egun lehenago gutxienez.
  2. Txapelketa honetan Euskal Artzain Txakurra arrazako txakurrek parte ahal izanen dute, bai eta historikoki gure landa eremuetan lan egin duten beste arraza batzuetako txakurrek ere.
  3. Txakurraren jabeak —hark eman beharko dizkio aginduak txakurrari— Nafarroako Foru Komunitatean bizi beharko du ezinbestean, eta bere lan eremua ere bertan egon beharko du.

Lehiaketa

  1. Probak bi ariketa izanen ditu, eta bakoitzak 7 minutu iraunen du.
  2. Lehen ariketa txakur guztiek egingo dute; bigarrenean, berriz, lehen ariketan sailkatutako lehendabiziko 3 o 4 txakurrek parte hartuko dute.  Amaierako sailkapena bi ariketetan lortutako puntuazioak batuz lortuko da.
  3. Berdinketa kasuetan baino ez da kontuan hartuko proba egiteko erabilitako denbora.

Sariak

  1. Txapeldunak eta txapeldunordeak Nafarroa ordezkatuko dute Euskal Herriko Txapelketan eta txapeldunak, Oñatiko Nazioarteko Txapelketan.

a) Sailkapenaren araberako sariak:

1.Trofeoa, txapela eta 230 €.

2.Trofeoa eta 155 €.

3.Trofeoa eta 145 €.

4.110 €.

5.100 €.

6.90 €.

b) Ondoen jantzitako artzainarendako saria

1.Trofeoa

c) Arraza bikaineneko euskal artzain txakurrarendako saria

1.Trofeoa

2.Trofeoa

Era berean, 45 euroko saria emanen zaie aurtengo Busturiako Euskal Artzain Txakurren Txapelketan parte hartu duten txakur guztiei, eta 100 euroko saria aipatu txapelketan sailkapen onena lortu zuen txakurrari.