LATXA ARRAZAKO ETA/EDO NAFARROAKO ERRONKARIKO ARDIEN ESNE GORDINAZ EGINDAKO GAZTA

Inskripzioa

  1. Latxa arrazako eta/edo Erronkariko ardien esne gordinaz egindako gaztak aurkeztu daitezke txapelketa honetara.
  2. Txapelketara aurkeztutako gaztak 2016-10-01tik 2017-08-27ra bitarteko denboraldian eginak eta gutxienez 60 egunez ondutakoak izanen dira. Debekatuta dago beste ustiapen bateko esnea gehitzea.  Horrela, Idiabal Jatorrizko Deituraren, Artzai Gazta elkartearen edo NNPEKren ziurtagiria eskatu ahal izanen da.
  3. Txapelketa honetan parte hartu ahal izateko hura egin baino 5 egun lehenago egin beharko da inskripzioa.
  4. Ekoizleak berak entregatu beharko du lehiaketara aurkezten duen gazta, 2017ko abuztuaren 27an, goizeko 8:30etik 9:30era arte.
  5. Aurkezten diren gaztak 1 eta 2 kilo bitarteko pisukoak izanen dira, eta osasun erregistroa eta kaseina plaka eduki beharko dituzte.
  6. Behin inskripzioa eginda, gaztaren balioa ordainduko da (16,50 euro/kg) edo txartel bat emanen da herri bazkarirako. Une horretatik aurrera, gazta Aralar Mendi elkartearen jabegokoa izatera pasako da.

Lehiaketa

  1. Gazta dastaketa goizeko 10:30ean hasiko da, Uharte Arakilgo plazan. Dastaketa amaitutakoan, sariak banatuko dira (eguerdiko 13:00ak aldera).

 Sariak

  1. Sailkatutako lehendabiziko 10 gaztak Euskal Herriko Finalera pasako dira.
  2. Hona sariak:

1. 800 €, trofeoa, Idiazabal Jatorri Deiturak emandako kaikua, txapela eta Aralar Mendi elkartearen sari berezia.
2. 275 € eta trofeoa.
3. 175 € eta trofeoa.
4. 150 €
5. 125 €
6. 100 €

Sarien banaketa bukatuta, antolatzaileek gazta irabazlearen erdia enkantera aterako dute.