LATXA ARRAZAKO GANADUAREN LEHIAKETA

Inskripzioa

Lehiaketan parte hartu nahi duten ganadutegiek Nafarroako latxa arrazako ardi hazleen elkartean inskribatu beharko dira, abuztuaren 20a baino lehen.

Lehiaketa:

Arrazaren liburu genealogikoan inskribaturiko latxa arrazako animaliek parte hartu ahal izanen dute lehiaketan, betiere genealogia ziurtagiria aurkeztu eta 2015eko eta 2016ko kanpainetan esnearen kontrola egin badute.

Sariak

  1. Atal bakoitzeko lehendabizikoarentzat: 150 €
  2. Atal bakoitzeko bigarrenarentzat: 100 €
  3. Atal bakoitzeko hirugarrenarentzat: 50 €

Ganaduaren kalitatea dela-eta komenigarria dela uste bada, epaimahai kalifikatzaileak beste sari batzuk sortzeko edo batzuk hutsik uzteko proposatu ahal izanen du, baita diplomak edo sari bereziak emateko ere.