Albisteak

29 08, 2022

ZOZKETEN ZENBAKI SARITUNAK

2022-08-29T12:11:39+00:0029 abuztua, 2022|Albisteak|

ZENBAKI SARITUNAK NAFARROAKO ARTZAI EGUNA (Katealderen lote bat) - 0582 ARDIKI LEHIAKETA (Katealderen lote bat) - 0165 NAFARROAKO ARTZAIN ZAKURREN LEHIAKETA (Arbizuko Ekokampingean asteburu bat) - 0158 SARIA JASOTZEKO AZKEN EGUNA OSTIRALA IZANGO DA

29 08, 2022

2022ko ARTZAI EGUNEKO LEHIAKETEN KLASIFIKAZIOAK

2022-08-29T12:19:23+00:0029 abuztua, 2022|Albisteak|

NAFARROAKO ARDI LATXEN ESNE GORDINAREKIN EGINDAKO XLI. GAZTA-LEHIAKETAren sailkapena: 1. KORTARIA / Infernuko Eta Kortariko Gasna ( Lekaroz)  -  ENKANTEAN: LA CUCHARA DE MARTIN: 4.700€ 2. Antsonea Gaztak ( Uztegi) 3. Ricardo Quesos Remiro ( Eulate) 4. Albi Gaztak Queso Idiazabal ( Arruazu) 5. Marta Pérez Loperena (Egozkue) 6. [...]

24 08, 2022

BAZKARIRAKO TIKETAK

2022-08-24T16:55:11+00:0024 abuztua, 2022|Albisteak|

Urtero bezela Artzai Egunean herri-bazkaria izanen dugu, pilotaleku estalian ospatzen da 14:30etan. Tiketak informazio puntuan eskuragai izanen dira goiz osoan zehar (Aralar-Mendi Elkarteko kanpoaldean kokatzen dena) MENUA: 27€ Entsalada mistoa Krabarroka pastela Perretxikoak urdaiazpikoarekin Txorizoa sagardotan Nafar txahal gisatua patatekin Hostopil tarta Kafea pastekin, ogia, ardoa, sagardoa eta ura [...]

24 08, 2022

2022ko ARTZAI EGUNEKO EGITARAUA

2022-08-24T15:08:46+00:0024 abuztua, 2022|Albisteak|

Hemen duzue Igandean Uharte-Arakilgo Artzai Egunean izango dugun egitaraua! ONGI ETORRIAK ZARETE!! 🐑🎉🧀🎊 🚌🚞 Ibilgailu partekatuetan edota garraio publikoan gerturatzea animatzen zaituztegu, egin dezagun aurrerapausoa jasangarritasunaren alde.

30 06, 2022

ARTZAI EGUNA 2022

2022-07-01T15:22:59+00:0030 ekaina, 2022|Albisteak|

Bi urte luze hauen ostean, antolakuntza taldetik jakinarazten dugu 2022ko Artzai Eguna datorren abuztuaren 28an itzuliko dela, beti bezala ospatuz. Eguna zehaztuta, esan beharra dago festa aurrera eraman ahal izateko prestakuntza martxan dagoela eta laster partaide guztiekin harremanetan jarriko garela. Gurekin harremanetan jar zaitezkete, helbide elektroniko honen bidez, izan [...]

3 08, 2021

Artzai Eguna 2021

2021-08-03T11:06:24+00:003 abuztua, 2021|Albisteak|

Aralar Mendi Kultur Elkarteak 2021eko Artzai Egunaren antolatzaile bezala, aurtengo edizioa abuztuaren 29an izanen dela zabaldu nahi du. Edizio desberdina eta Covid-19 pandemiaren areagotzeagatik baldintzatua honakoa, indarreko osasun arau eta neurriengatik zuzendua izanen da, historikoki egin diren hainbat aktibitate ezin izanen direlarik egin. Horregatik, bakoitzaren errespontsabilitatera deitzen dugu osasun [...]

26 10, 2020

Artzai Eguna 2020. ARTZANTZA, LEHENGAIA

2021-03-11T17:23:27+00:0026 urria, 2020|Albisteak|

Artzantza, lehengaia Aurten bizi dugun krisi sanitarioaren ondorioz eta azken 52 urteetan egin den bezala Artzai Eguna ospatzea ezinezkoa denez, Aralar Mendi Elkarteak bideo bat grabatzea erabaki du. Bideo horretan Artzai Eguna osatzen duten jarduera aipagarrienen ordezkariek hainbat alderdi azalduko dizkigute, hala nola haien bizimodua, egun [...]

4 10, 2020

XXXIX. Nafarroako latxa artesne gazten lehiaketa

2020-10-28T12:51:23+00:004 urria, 2020|Albisteak|

Adiskideok; Gaurko egunean, Uharte Arakilen, XXXIX. Nafarroako latxa artesne gazten lehiaketa ospatu dugu. Artzai eguna bertan behera gelditu arren, lehiaketa aurrera eramatea erabaki dugu behar diren seguratsun nehurriak hartuta, ateak itxita eta protokolo zorrotza jarraituz. Hemen dituzue goizean zehar izandako  emaitzak: 1- ANGEL LINZOAIN (ATEKOA) - IRAGI 2- MARTA [...]

30 08, 2020

EZ ARTZAI EGUNA

2020-10-28T13:07:12+00:0030 abuztua, 2020|Albisteak|

Gaur Artzai Eguna ospatuko genuen... Pena handiz ezin izango dugu egun hontaz gozatu baina Artzai eguneko protagonista batzuk gonbidatu ditugu! Laster ikusiko duzue ondorioa Adi ibili! Eskerrik asko gerturatu zineten guztioi bizi dugun egoera kontuan hartuta.

Go to Top