Hasiera_old

Hasiera_old2019-07-27T10:49:56+00:00

AZKEN ALBISTEAK

BAZKARIRAKO TIKETAK

Urtero bezela Artzai Egunean herri-bazkaria izanen dugu, pilotaleku estalian [...]

ARTZAI EGUNA 2022

Bi urte luze hauen ostean, antolakuntza taldetik jakinarazten dugu [...]

AGURRA

Urtero bezala, abuztuko azken igandea iristean, Artzai Eguna ospatuko dugu Uharte Arakilen.

Orain, gure Udalari eta Aralar Mendi elkarteko kideei eskerrak emateko unea iritsi da, lan handia egin baitute gure herriarentzat esanahi handia duen jardunaldia antolatzeko.

Artzainaren irudia da egun horretarako prestatu ditugun jarduera guztien ardatz nagusia, eta haien bidez omendu nahi izan dugu artzainek bizitza ulertzeko duten modu hori, ohiturei eta tradizioei eusten diena, alegia. Ondo pasa!

Peio Razkin Goikoa, Aralar Mendi elkarteko lehendakaria

ARTZAINTZAREN ETA ARDI LATXAREN ETORKIZUNEKO ERRONKAK EUSKAL HERRIAN

Artzaintzari buruzko lehen aipamenak milaka urte dituzten dokumentuetan ageri dira, eta haietan adierazten den bezala, ustiapen txikien sostengarritasun ekonomikoa eta elikagai iturria izan da artzaintza betidanik. Gakoa izan da, beraz, baserrien iraupenerako.

Artzaintza ezinbesteko osagarria izan da baserrien eta baserritarren ekonomian, eta gaur arte iraun du historian zehar gertatu diren krisiak gainditu baititu. Baztertzeari ere aurre egin behar izan dio, hondar larreetara eta abere larriendako eskura ez zeuden eremuetara zokoratu baitute askotan.

Nolanahi ere, ustiaketa horiek —gehienak tamaina ertainekoak dira— aski argi frogatu dute bideragarriak direla eta etorkizunari begira potentzial handia dutela, landa ingurunean bizirik irautea lortu baitute.

Dena den, bada arlo honetan gainditu gabe dugun gai bat: sektorean belaunaldi aldaketa bultzatzea. Hori dela eta, behar-beharrezkoa da erakundeek eta gizarteak laguntza neurriak hartzea.  Lehenik eta behin, artzainek ekoiztutako produktuen kontsumitzaile potentzialak diren aldetik, ezinbestekoa da herritarrek gertuko produktuei lehentasuna ematea, bertako ekoizleek inguruko lehengaiekin egindako produktuei, alegia. Era berean, ezinbestekoa da estatuak, autonomia erkidegoek eta toki entitateek merezi duten aitorpena egitea,  tokiko, eskualdeko eta Europako diru-laguntzen bidez. Izan ere, horiei esker lortuko da gazteek bizi diren landa eremuan bizi baldintza duinak izatea.

Era berean, beste erronka garrantzitsu bat dugu esku artean orain: udako mendiko gazta. Gazta mota honek bizirik iraun du duela gutxi arte, baina pixkanaka galduz joan da pizgarri, sarbide eta azpiegitura faltagatik, baita betebehar legal batzuek eraginda ere.  Ezinbestekoa da joera horri buelta ematea diskriminazio positiboaren bidez, beste eremu batzuetan egiten ari den bezala. Izan ere, neurri hori gure inguruko mendilerroetan ere aplikatu daiteke, zalantzarik gabe.

Gazta da ardi latxen ustiapenetako azken produktua eta haren biziraupenerako garrantzitsua da urtean zehar gazta erostea, batez ere, Idiazabal eta Erronkari jatorrizko izendapenduna. Era berean, garrantzitsua da Latxa arrazako sasoiko esneko arkumeak kontsumitzea, haien haragia ezin hobea baita kalitatearen nahiz zaporearen ikuspuntuetatik (berezko zaporea du).

Halaber, beharrezkoa da meritua aitortzea nekazaritzako eta artzaintzako ustiapenei lotu eta haiekiko konpromisoa hartzen duten emakumeei.  Aitorpen berezia egin nahi diegu, halaber, azken produktua euren ustiategi propioan egiten duten emakumeei.

Jose Mari Ustarroz, Artzai Eguna batzordea

ARTZAI EGUNAREN HISTORIA UHARTE ARAKILEN

Artzain txakurren lehendabiziko txapelketa 1948. urtean egin zen, Gironako Ribes de Freser eskualdean.
Oñatiko mendigoizale batzuek hango antolatzaileekin hitz egin zuten eta bi artzain etorri ziren Urbia mendira eurek egiten zutena gure artzainei erakusteko.
1961. urtean, Oñatiko I. Nazioarteko Artzain Txakurren Txapelketa antolatu zuten. Txapelketak izandako arrakasta ikusirik, Euskal Herriko lau herrialdeetara zabaltzea erabaki zuten. Nafarroaren kasuan, Uharte Arakilen egitea pentsatu zuten.
Uharte Arakil herriak txapelketa bere gain hartzea onartu eta 1961eko irailaren 17a aukeratu zuten txapelketa egiteko. Hala ere, zoritxarrez, egun hartan bertan sute bat izan zen herrian eta txapelketa bertan behera utzi behar izan zuten. Sei urte geroago, gaia berrartu eta I. Artzain Txakurren Txapelketa egin zen, 1968an.
Bigarren urtean, Aralar Mendi elkarteak hartu zuen bere gain txapelketaren antolaketa, lehen urtean oraindik legeztatze prozesuan baitzegoen.
Antolatzaileek argi ikusi zuten hasieratik, artzain txakurren erakusketa egiteaz gain, artzaintzaren kasuan, oro har, eta ardi latxaren kasuan, bereziki, erronka garrantzitsuak zituztela aurretik: alde batetik, osasun arloko agintariek ardi latxaren esne gordinaz egindako gaztak onartzea lortu behar zuten eta, bestetik, ardi latxa pairatzen ari zen arrisku egoerari buelta eman behar zioten.
Horrela, ordura arteko joera aldaraziko zuen zerbait antolatzea erabaki zen: Nafarroako ardi latxen esne gordinaz egindako lehendabiziko gazta txapelketa.
1983. urtean, “Erronkariko gazta“ Babestutako Jatorri Deitura onetsi zen, eta 1987an, Idiazabalgoa.
Aurten, 36. Nafarroako ardi latxen esne gordinaz egindako gazta txapelketa egingo dugu. Bertan sailkatutako gaztak Euskal Herriko finalera pasako dira.
Ondoren, Nafarroako ardi latxaren lehen txapelketa antolatu zen; izan ere, kanpoko arrazaren bat parte hartzeko presioa egiten ari zen, eta latxa arrazako ardien hobekuntza genetikorako eta kontrolerako lehendabiziko pausoak ematen ari ziren. Era berean, ardi latxa babestea eta haren alde egitea xedea zuten hazleen elkarteak sortu ziren.
Aurten, 34. txapelketa egingo dugu. Txapelketa nazio mailakoa izatera iritsi da.
1998. urtetik hona, ardien mozte mekanikoaren txapelketa antolatzen da.
Aurten, 30. edizioa ospatuko da.
ARTZAI EGUNAk egun osoa hartzen zuela kontuan hartuta, honako ekintza hauen bidez osatuz joan da: artisautza azoka, gaztaren eta nekazaritzako elikagaien salmenta eta dastaketa, artzain eta defentsa txakurren erakusketa, gazta egiteko sistema tradizionalaren erakusketa eta makinen erakusketa.
Artzai Eguna Nafarroako interes turistiko festatzat hartu zuten 2012. urtean, eta aurten, 2017an, Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea jaso du 50. edizioaren antolaketa dela eta.

BABESLE NAGUSIAK

Go to Top