Monthly Archives: uztaila 2019

Isilpeko artzainak

Isilpeko artzainak Egunsentia da, etxeko sukaldean argi motel baten azpian norbait mugitzen ari da, isilpean, soinurik atera gabe, jakinda zein diren atzera-aurrerakoak. Mahai gainean jarri ditu gosariko katiluak: baten ondoan hamarretako bokata, irribarrea ezpainetan; bestearen alde batean, dudarik egin gabe, kolore ezberdinetako hiru pastilla. Bitartean, kafe usainarekin batera gizaseme bat agertu da. Elkarri hitz erdi bat esanda kafea hartu dute. Ondoren, ardiak jetzi bitartean, egongo da hitz egiteko tartea… Luzeak izaten dira egunak nekazari eta abeltzainen baserrietan. Egunak luzeak eta lanak anitzak han bizi diren emakumezkoendako. Haiei begira jarri da 52. Nafarroako Artzain Eguna, jakinda egunerokoak beti gainditzen duela kontatzen [...]

2020-10-28T12:53:53+00:00Albisteak|

Artzai Eguna 2019

Antolakuntzatik zabaldu nahi dugu, aurtengo Artzai Eguna abuztuaren 25ean ospatuko dela. Eguna finkatuta izanik, esan beharra dago festa aurrera ateratzeko beharrezko eginbeharrak  hasi direla eta hurrengo egunotan kontaktuan ipiniko garela eguneko parte-hartzaile desberdinekin.  Dakizuenez, harremanetan jartzeko hurrengo emailean egin dezakezue:  info@artzaieguna.eus eskerrik asko! 

2020-10-28T12:53:59+00:00Albisteak|
Go to Top