LATXA ARDI LEHIAKETA

Nafarroako “Latxa” arrazako ardiaren lehiaketa bertako azienda zabaldu, kontzientziatu eta baloratzeko sortu zen. Lehiaketa monografiko bakarra da, eta Nafarroako liburu genealogikoan inskribatutako eta kontrolpean dagoen abereekin egiten da. Azpimarratzekoa da ematen diren sari guztiak bikoitzak direla, eta berdin-berdin saritzen dituztela aurpegi beltzeko ardiak eta aurpegi gorriko ardiak.

Nafarroako “latxa” arrazako ardiaren lehiaketa honetan, lote eta alerik onenek merezitako aintzatespena jasoko dute, arrazaren morfologia, ekoizpena eta hobekuntza sarituko dituena, bai eta azken urtean gehien hobetu den ustiategia ere. Antolaketaren ospea dela eta, txapelketa nazionala izan da, irabazle onenen partaidetzarekin.

“Latxa” ardi-azienda hori erabat lotuta dago Nafarroako mendialdeko ekonomiarekin, bertako arraza den aldetik, eta esne ekoizpenaren bidez lortzen da Espainian ospe handiena duen gaztetako bat. Gainera, ez da ahaztu behar abeltzaintza horrek paisaiaren eta ingurumenaren kontserbazioan egiten duen ekarpena.