AGURRA
Urtero bezala, abuztuko azken igandean Artzai Egunaren 58. edizioa ospatuko dugu Uharte Arakilen
Jai honen helburua artzainak omentzea da, eta Uharte Arakilera hurbiltzen diren guztiek egunaz gozatzea. Bertakoek zein kanpotik etorritakoek artzaintzako profesionalen lana zuzenean ikusteko aukera izango dute, baita egiten dituzten gaztak dastatu eta, nahi izanez gero, erostekoa ere.
Aurtengoan, gure artzainek egiten duten eguneroko ahalegina eta dedikazioa nabarmendu nahi ditugu; izan ere, haien konpromisoa da gure nortasuna eta kultura bizirik mantentzen dituen benetako motorra. Aintzat hartu nahi dugu beren lan nekaezinari esker antzinako lanbide hau sendo mantentzea, etorkizunari harrotasunez begiratzea eta aurrera egiten jarraitzea lortzen duten guztien meritua.
Artzaintza landa-eremuko lanbiderik tradizionalenetako bat da, eta garapen ekonomikoari nahiz ingurumenaren jasangarritasunari ekarpen handiena egiten dioten jardueretako bat. Horregatik, jai honen antolatzaileok neurriak ezartzen jarraitzen dugu, ospakizuna gero eta jasangarriagoa eta herrira hurbildu nahi duten pertsona guztientzat irisgarriagoa izan dadin.
Hemendik, gure eskerrik beroenak Artzai Eguna arrakasta handiz ospatzea posible egiten duten profesional, erakunde eta babesle guztiei.
Etorri Uharte Arakilera abuztuaren 30ean. Zure zain izango gara!
Rubén Uharte Razkin (Aralar Mendi Elkarteko lehendakaria)