ARTZAI EGUNA 2026. 58. Urteurrena
AZKEN ALBISTEAK
ARTZAI EGUNA 2025
ARTZAI EGUNA 2025 2025eko abuztuaren 31n, igandean, ospatuko da Uharte Arakilen Artzai Egunaren 57. edizioa, artzaintzari eta ardi latxari omenaldia. Ohi bezala, gazta lehiaketa, izionalak, eskulanen azoka, ile-mozketa eta artzain-txakurren txapelketa, produktuen azoka egongo dira. Aurten, gazta lehiaketak Jose Mari Ustarroz izena hartuko du. Gorde data!
ARTZAI EGUNEKO GAZTA LEHIAKETAK JOSE MARI USTARROZ IZENA IZANGO DU
ARTZAI EGUNEKO GAZTA LEHIAKETAK JOSE MARI USTARROZ IZENA IZANGO DU Uharte Arakilgo Artzai Eguneko gazta lehiaketak Jose Mari Ustarrozen izena izango du, ekitaldiaren bultzatzaile eta Idiazabal Gaztaren Jatorri Deituraren presidente ohia izateagatik. Izen berria Nafarroako artzain festaren hurrengo edizioan estreinatuko da. Albistera esteka
JOSE MARI USTARROZI OMENALDIA UHARTE ARAKILGO ARTZAI EGUNEAN
JOSE MARI USTARROZI OMENALDIA UHARTE ARAKILGO ARTZAI EGUNEAN Jose Mari Ustarroz, Artzai Egunaren bultzatzaile eta Idiazabal Gaztaren Jatorri Deituraren presidente ohia, omenduko dute Uharte Arakilen egingo den jai tradizional honen 57. edizioan. Gazta lehiaketak bere izena izango du, eta Fermin Leizaola eta Antonio Alustizari ere omenaldia egingo diete. Diario de Navarra: el-artzai-eguna-uharte-arakil-homenajeara-jose-mari-ustarroz
AGURRA
Urtero bezala, abuztuko azken igandean Artzai Egunaren 58. edizioa ospatuko dugu Uharte Arakilen.
Jai honen helburua artzainak omentzea da, eta Uharte Arakilera hurbiltzen diren guztiek egunaz gozatzea. Bertakoek zein kanpotik etorritakoek artzaintzako profesionalen lana zuzenean ikusteko aukera izango dute, baita egiten dituzten gaztak dastatu eta, nahi izanez gero, erostekoa ere.
Aurtengoan, gure artzainek egiten duten eguneroko ahalegina eta dedikazioa nabarmendu nahi ditugu; izan ere, haien konpromisoa da gure nortasuna eta kultura bizirik mantentzen dituen benetako motorra. Aintzat hartu nahi dugu beren lan nekaezinari esker antzinako lanbide hau sendo mantentzea, etorkizunari harrotasunez begiratzea eta aurrera egiten jarraitzea lortzen duten guztien meritua.
Artzaintza landa-eremuko lanbiderik tradizionalenetako bat da, eta garapen ekonomikoari nahiz ingurumenaren jasangarritasunari ekarpen handiena egiten dioten jardueretako bat. Horregatik, jai honen antolatzaileok neurriak ezartzen jarraitzen dugu, ospakizuna gero eta jasangarriagoa eta herrira hurbildu nahi duten pertsona guztientzat irisgarriagoa izan dadin.
Hemendik, gure eskerrik beroenak Artzai Eguna arrakasta handiz ospatzea posible egiten duten profesional, erakunde eta babesle guztiei.
Etorri Uharte Arakilera abuztuaren 30ean. Zure zain izango gara!
Rubén Uharte Razkin (Aralar Mendi Elkarteko lehendakaria)











































