Aralar Mendi Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak, COVID-19ak sortutako egoera dela eta, abuztuaren 30ean Uharte Arakilen ospatu behar zen 2020ko Artzai Eguna bertan behera uztea erabaki du. Festa horren barruan, bestek beste Nafarroako Ardi latxen esne gordinarekin egindako 39. gazta lehiaketa, nafarroako ardi latxen 37. erakusketa eta esne ekoizpenaren lehiaketa, latxa arrazako aziendaren estatuko 17. lehiaketa eta Nafarroako Artzai Txakurren 53. lehiaketa antolatua zegoen.
Sentitzen dugu albiste honen berri eman behar izatea, baina ez dugu zalantzarik ulertuko duzuela. Era berean, 2021eko Artzai Egunaren ospakizunean elkar ikusiko dugulakoan gaude.
Ondo egongo zaretelakoan, jaso ezazue agur bero bat.