ARTZAI TXAKURREN TXAPELKETAREN OINARRIAK
Inskripzioa
- Eskualdeko txapelketak egin ez diren eskualdeetako txakurren kasuan, inskripzioa Aralar Mendi elkartean eginen da, txapelketa egin baino 8 egun lehenago gutxienez.
- Txapelketa honetan Euskal herriko bertako arraza eta historikoki gure landa eremuetan lan egin duten arrazako txakurrek parte hartu dezakete.
- Txakurraren jabeak —hark eman beharko dizkio aginduak txakurrari— Nafarroako Foru Komunitatean bizi beharko du ezinbestean, eta bere lan eremua ere bertan egon beharko du.
Lehiaketa
- Probak bi ariketa izanen ditu, eta bakoitzak 7 minutu iraunen du.
- Lehen ariketa txakur guztiek egingo dute; bigarrenean, berriz, lehen ariketan sailkatutako lehendabiziko 3 o 4 txakurrek parte hartuko dute. Amaierako sailkapena bi ariketetan lortutako puntuazioak batuz lortuko da.
- Berdinketa kasuetan baino ez da kontuan hartuko proba egiteko erabilitako denbora.
Sariak
Txapeldunak eta txapeldunordeak Nafarroa ordezkatuko dute Euskal Herriko Txapelketan eta txapeldunak, Oñatiko Nazioarteko Txapelketan.
- Sailkapenaren araberako sariak:
-
- Trofeo, txapela y 250 €
- Trofeo y 175 €
- Trofeo y 150 €
- 125 €
- 100 €
- 50 €
- Ondoen jantzitako artzainarendako saria
-
- Trofeoa
- Arraza bikaineneko txakurrarendako saria
-
- Trofeoa
Era berean, artzain bakoitzari 50 €-ko dieta ordainduko zaio.