MAKINA BIDEZKO ARDI MOZTE LEHIAKETAREN OINARRIAK

Izen-ematea

  1. Lehiaketa egiten den tokian bertan izango da, frontoi irekian, egunean bertan, txapelketa baino ordubete lehenago.
  2. Izen-emate orria bete behar da.
  3. Izena ematean moztaile bakoitzak bazkarirako txartela jasoko du.

Lehiaketa

  1. Parte hartze ordena zozketa bidez ezarriko da, bai sailkatze txandan eta baita azken txandan ere.
  2. Epaileek erabakiko dute zenbat ardi moztuko dituzten txanda bakoitzean.
  3. Puntuazioa:
    • Denbora eta kalitatea hartuko dira kontuan.
    • Denbora epaileak bat, bi eta hiru esatean hasi, eta ardia itxituran sartu eta makina itzaltzean amaituko da.
    • Ardi txanda bakoitza mozten emandako 15 segundo bakoitzeko puntu bat emango zaio moztaileari.
    • Kalitatea epaileek emandako balio guztiak txanda bakoitzean moztaile bakoitzak moztutako ardi kopuruarekin zatituko da.
  4. Berdinketa izanez gero, denbora gutxien eman duena izango da aurretik.
  5. Bi txanda izango dira:
    • Sailkatze txandan puntuazio baxuena lortu duten 4 moztaileak aukeratuko dira.
    • Azken txandan sailkatze txandan erabilitako irizpide berak erabiliko dira

Sariak

3 balio txikienak lortzen dituzten moztaileek jasoko dute saria.

  1. Trofeoa, txapela eta 275€
  2. Trofeoa eta 200€
  3. Trofeoa eta 150 €