Loading...
Hasiera_old2023-08-09T03:12:05+00:00

AZKEN ALBISTEAK

2908, 2022

ZOZKETEN ZENBAKI SARITUNAK

29 abuztua, 2022|

ZENBAKI SARITUNAK NAFARROAKO ARTZAI EGUNA (Katealderen lote bat) - 0582 ARDIKI LEHIAKETA (Katealderen lote bat) - 0165 NAFARROAKO ARTZAIN ZAKURREN LEHIAKETA (Arbizuko Ekokampingean asteburu bat) - 0158 SARIA JASOTZEKO AZKEN EGUNA OSTIRALA IZANGO DA

2908, 2022

2022ko ARTZAI EGUNEKO LEHIAKETEN KLASIFIKAZIOAK

29 abuztua, 2022|

NAFARROAKO ARDI LATXEN ESNE GORDINAREKIN EGINDAKO XLI. GAZTA-LEHIAKETAren sailkapena: 1. KORTARIA / Infernuko Eta Kortariko Gasna ( Lekaroz)  -  ENKANTEAN: LA CUCHARA DE MARTIN: 4.700€ 2. Antsonea Gaztak ( Uztegi) 3. Ricardo Quesos Remiro ( Eulate) 4. Albi Gaztak Queso Idiazabal ( Arruazu) 5. Marta Pérez Loperena (Egozkue) 6. Nerea Olazaran / Nere gazta ( Zudaire) NAFARROAKO ARTZAIN TXAKURREN [...]

2408, 2022

BAZKARIRAKO TIKETAK

24 abuztua, 2022|

Urtero bezela Artzai Egunean herri-bazkaria izanen dugu, pilotaleku estalian ospatzen da 14:30etan. Tiketak informazio puntuan eskuragai izanen dira goiz osoan zehar (Aralar-Mendi Elkarteko kanpoaldean kokatzen dena) MENUA: 27€ Entsalada mistoa Krabarroka pastela Perretxikoak urdaiazpikoarekin Txorizoa sagardotan Nafar txahal gisatua patatekin Hostopil tarta Kafea pastekin, ogia, ardoa, sagardoa eta ura HAURRENTZAKO MENUA: 14€ Espagetiak tomatearekin Oilasko bularkia patatekin Izozkia Ogia, [...]

2408, 2022

2022ko ARTZAI EGUNEKO EGITARAUA

24 abuztua, 2022|

Hemen duzue Igandean Uharte-Arakilgo Artzai Egunean izango dugun egitaraua! ONGI ETORRIAK ZARETE!! 🐑🎉🧀🎊 🚌🚞 Ibilgailu partekatuetan edota garraio publikoan gerturatzea animatzen zaituztegu, egin dezagun aurrerapausoa jasangarritasunaren alde.

AGURRA

Abuztuko azken igandea Uharte-Arakilen data oso berezia da, urtero herrian Artzai Eguna ospatzen baita 1968 urtetik, uharteko bizilagunei esker, beraien lana eta esfortzuagatik ateratzen baita aurrera, Aralar Mendi Elkarteak bideratua.

Aralar Mendi Elkartea

ARTZAI EGUNAREN HISTORIA UHARTE ARAKILEN

Artzain txakurren lehendabiziko txapelketa 1948. urtean egin zen, Gironako Ribes de Freser eskualdean.
Oñatiko mendigoizale batzuek hango antolatzaileekin hitz egin zuten eta bi artzain etorri ziren Urbia mendira eurek egiten zutena gure artzainei erakusteko.
1961. urtean, Oñatiko I. Nazioarteko Artzain Txakurren Txapelketa antolatu zuten. Txapelketak izandako arrakasta ikusirik, Euskal Herriko lau herrialdeetara zabaltzea erabaki zuten. Nafarroaren kasuan, Uharte Arakilen egitea pentsatu zuten.
Uharte Arakil herriak txapelketa bere gain hartzea onartu eta 1961eko irailaren 17a aukeratu zuten txapelketa egiteko. Hala ere, zoritxarrez, egun hartan bertan sute bat izan zen herrian eta txapelketa bertan behera utzi behar izan zuten. Sei urte geroago, gaia berrartu eta I. Artzain Txakurren Txapelketa egin zen, 1968an.
Bigarren urtean, Aralar Mendi elkarteak hartu zuen bere gain txapelketaren antolaketa, lehen urtean oraindik legeztatze prozesuan baitzegoen.
Antolatzaileek argi ikusi zuten hasieratik, artzain txakurren erakusketa egiteaz gain, artzaintzaren kasuan, oro har, eta ardi latxaren kasuan, bereziki, erronka garrantzitsuak zituztela aurretik: alde batetik, osasun arloko agintariek ardi latxaren esne gordinaz egindako gaztak onartzea lortu behar zuten eta, bestetik, ardi latxa pairatzen ari zen arrisku egoerari buelta eman behar zioten.
Horrela, ordura arteko joera aldaraziko zuen zerbait antolatzea erabaki zen: Nafarroako ardi latxen esne gordinaz egindako lehendabiziko gazta txapelketa.
1983. urtean, “Erronkariko gazta“ Babestutako Jatorri Deitura onetsi zen, eta 1987an, Idiazabalgoa.
Aurten, 36. Nafarroako ardi latxen esne gordinaz egindako gazta txapelketa egingo dugu. Bertan sailkatutako gaztak Euskal Herriko finalera pasako dira.
Ondoren, Nafarroako ardi latxaren lehen txapelketa antolatu zen; izan ere, kanpoko arrazaren bat parte hartzeko presioa egiten ari zen, eta latxa arrazako ardien hobekuntza genetikorako eta kontrolerako lehendabiziko pausoak ematen ari ziren. Era berean, ardi latxa babestea eta haren alde egitea xedea zuten hazleen elkarteak sortu ziren.
Aurten, 34. txapelketa egingo dugu. Txapelketa nazio mailakoa izatera iritsi da.
1998. urtetik hona, ardien mozte mekanikoaren txapelketa antolatzen da.
Aurten, 30. edizioa ospatuko da.
ARTZAI EGUNAk egun osoa hartzen zuela kontuan hartuta, honako ekintza hauen bidez osatuz joan da: artisautza azoka, gaztaren eta nekazaritzako elikagaien salmenta eta dastaketa, artzain eta defentsa txakurren erakusketa, gazta egiteko sistema tradizionalaren erakusketa eta makinen erakusketa.
Artzai Eguna Nafarroako interes turistiko festatzat hartu zuten 2012. urtean, eta aurten, 2017an, Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea jaso du 50. edizioaren antolaketa dela eta.

Artzai Egunean parte hartu nahi duzu?

Artzaina, gaztagilea, ardi-moztailea, artisaua bazarra….

Oinarriak berrikusi eta fitxak bete.

BABESLE NAGUSIAK

Go to Top