AZKEN ALBISTEAK
ARTZAI EGUNEKO ZOZKETAK
[/ fusion_text]
HERRI BAZKARIA – ARTZAI EGUNA 2019
Iganderako herri bazkaria prestatu dugu urtero bezala. Hemen menua, prezioa eta bestelako argibideak. On egin eta iganderarte!
PROGRAMA 2019
Aurtengo egitaraua prest daukagu. Zatozte!
Igandean, abuztuaren 25ean, 52.urteurrena!
Datorren igandean, abuztuaren 25ean ospatuko dugu Artzai Eguna ! Aurtengo edizioan artzantzan emakumeek duten papera ikusarazi eta aldarrikatu nahi dugu bereziki. Gure ustez , emakumea usteategi askotan funtseskoa izan arren, ez zaio behar adinako aitorpenik eman . Uztailean egin genituen aurre jaurdunaldiak hau izan zuten ardatza eta bertan ateratako ondorioak Artzai Egunean ikusteko aukera izanen da. Helburu hori dute, [...]
AGURRA
Abuztuko azken igandea Uharte-Arakilen data oso berezia da, urtero herrian Artzai Eguna ospatzen baita 1968 urtetik, uharteko bizilagunei esker, beraien lana eta esfortzuagatik ateratzen baita aurrera, Aralar Mendi Elkarteak bideratua.
Aralar Mendi Elkartea
ARTZAI EGUNAREN HISTORIA UHARTE ARAKILEN
Artzain txakurren lehendabiziko txapelketa 1948. urtean egin zen, Gironako Ribes de Freser eskualdean.
Oñatiko mendigoizale batzuek hango antolatzaileekin hitz egin zuten eta bi artzain etorri ziren Urbia mendira eurek egiten zutena gure artzainei erakusteko.
1961. urtean, Oñatiko I. Nazioarteko Artzain Txakurren Txapelketa antolatu zuten. Txapelketak izandako arrakasta ikusirik, Euskal Herriko lau herrialdeetara zabaltzea erabaki zuten. Nafarroaren kasuan, Uharte Arakilen egitea pentsatu zuten.
Uharte Arakil herriak txapelketa bere gain hartzea onartu eta 1961eko irailaren 17a aukeratu zuten txapelketa egiteko. Hala ere, zoritxarrez, egun hartan bertan sute bat izan zen herrian eta txapelketa bertan behera utzi behar izan zuten. Sei urte geroago, gaia berrartu eta I. Artzain Txakurren Txapelketa egin zen, 1968an.
Bigarren urtean, Aralar Mendi elkarteak hartu zuen bere gain txapelketaren antolaketa, lehen urtean oraindik legeztatze prozesuan baitzegoen.
Antolatzaileek argi ikusi zuten hasieratik, artzain txakurren erakusketa egiteaz gain, artzaintzaren kasuan, oro har, eta ardi latxaren kasuan, bereziki, erronka garrantzitsuak zituztela aurretik: alde batetik, osasun arloko agintariek ardi latxaren esne gordinaz egindako gaztak onartzea lortu behar zuten eta, bestetik, ardi latxa pairatzen ari zen arrisku egoerari buelta eman behar zioten.
Horrela, ordura arteko joera aldaraziko zuen zerbait antolatzea erabaki zen: Nafarroako ardi latxen esne gordinaz egindako lehendabiziko gazta txapelketa.
1983. urtean, “Erronkariko gazta“ Babestutako Jatorri Deitura onetsi zen, eta 1987an, Idiazabalgoa.
Aurten, 36. Nafarroako ardi latxen esne gordinaz egindako gazta txapelketa egingo dugu. Bertan sailkatutako gaztak Euskal Herriko finalera pasako dira.
Ondoren, Nafarroako ardi latxaren lehen txapelketa antolatu zen; izan ere, kanpoko arrazaren bat parte hartzeko presioa egiten ari zen, eta latxa arrazako ardien hobekuntza genetikorako eta kontrolerako lehendabiziko pausoak ematen ari ziren. Era berean, ardi latxa babestea eta haren alde egitea xedea zuten hazleen elkarteak sortu ziren.
Aurten, 34. txapelketa egingo dugu. Txapelketa nazio mailakoa izatera iritsi da.
1998. urtetik hona, ardien mozte mekanikoaren txapelketa antolatzen da.
Aurten, 30. edizioa ospatuko da.
ARTZAI EGUNAk egun osoa hartzen zuela kontuan hartuta, honako ekintza hauen bidez osatuz joan da: artisautza azoka, gaztaren eta nekazaritzako elikagaien salmenta eta dastaketa, artzain eta defentsa txakurren erakusketa, gazta egiteko sistema tradizionalaren erakusketa eta makinen erakusketa.
Artzai Eguna Nafarroako interes turistiko festatzat hartu zuten 2012. urtean, eta aurten, 2017an, Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea jaso du 50. edizioaren antolaketa dela eta.