Artzai Eguneko antolakuntzatik, guztiok jai honetan parte hartu eta disfrutatu ahal izatea nahi dugu, horregatik, irisgarriago egiteko lanean ari gara.
Webguneko atal honetan, irisgarritasuna behar duten pertsonen esperientzia ahalik eta onena izan dadin egiten ari garen ekintzen berri ematen dizugu. Atal hori, gutxienez, irisgarria izan daiteke?
- Irisgarritasun kognitiboa: deskargatu eguneko programa formatu irisgarrian eta irakurketa errazean.
- Irisgarritasun fisikoa:
- Mugikortasun urria duten pertsonentzako berariazko aparkaleku bat dago jardueren gunetik hurbil eta bertara sartzeko moduan. 5 metroko luzera eta 2,2 metroko zabalera duten 8 plaza ditu, eta 1,5 metroko hurbiltze-eremua.
- Festa egiten den espazioa irisgarria da, herriko kaleetan egiten baita gehiena. Gune iristezin bakarra arratsaldean txakur lehiaketa egiten den zelaia da.
- Komun egokitu bat dago Aralar Mendi elkartearen eraikinean. (ikusi mapa)
- Irisgarritasun organikoa:
- Bazkari herrikoia. Menua formatu irisgarrian hemen.
Galdetegi bat ere badugu, zure iradokizunak utzi eta festaren edozein alderdi hobetzen laguntzeko.