ARTZAI EGUNA 2024. 56. Urteurrena

1968tik ospatzen da urtero Artzai Eguna Uharte Arakilen Abuztuko azken igandean, Aralar Mendi elkarteak antolatua. 

2012. urtean Nafarroako Interes Turistikoko Festa izendatua izan zen ardi latxaren eta lehen sektorearen omenaldia, sustapena eta dibulgazioa suposatzen duen ospakizun hau. Artzai egunaren garrantzia gizartean eta komunikabideetan islatzen da eta ondorioz eskualdeko erakargarritasun turistiko errotuena izatera iritsi da. 

Ezagunak diren gazta-lehiaketa (Nafarroako txapelduna bertatik ateratzen da), artzain-txakur, eskileo, latxa arraza eta gisatu lehiaketaz gain, egun horretatik kanpo ikusten zailak diren eta ardiekin lotuta dauden tradiziozko jarduera eta erakustaldiak ere ikus daitezke, kultura-ondarea suposatzen dutenak: artisau-gazta egitearen prozesu osoa, kaikuak egitea (Nafarroako jarduera esklusiboa), larrua eta artilea lantzea, zintzarriak eta txilarra erratzetan jartzea.

Goiz osoan zehar artisau-produktuen azokaz ere goza dezakegu, hala nola gazta, eztia, ogia eta lurreko beste produktu batzuk.

ZOZKETAK Zenbaki Sarituak

Nafarroako Artzain eguna: 2327

Ardiki lehiaketa: 0056

Artzain Txakurren lehiaketa: 1366, 1700, 0258, 0319, 1088

AGURRA

Denbora aurrera doa eta guk beste urtebetez berriro gatoz festarekin. Aurten ere, abeltzainek haien lanarekin bete dute, beste urte batez sektoreak bere ongi egitearen onena eskaintzen digu, jaten ematen digu eta larreak zaintzen dizkigu. Beraz, ezagutzen dugun landa-paisaiaren bermatzaile dira, eta, horregatik, kontserbazio-berme dira, beren eguneroko jardueraren fruituaren ondorioz, milaka urtez geroztik, zehazki iraultza neolitikotik, giza elikaduraren oinarri izan diren elikagaien alde egiten duten ahaleginaren eta kemenaren ondorioz.

Ordutik euri asko egin du, baina etorkizuna izaten jarraitzen dute, eta gaur egn jaten ditugun produktuen kalitatearen sinonimo dira. Ezinbestekoak dira eta garrantzi hori azpimarratu behar dugu; gizartearentzako lan duin eta erabakigarri baten balioa nabarmentzea, gaur egun gozatzen dugun bizimoduaren bideragarritasuna neurri handi batean beraiei zor baitiegu. Azken finean, funtsezko sektorea da, gure etxeetara iritsiko diren elikagaien ekoizpenaz arduratzen bait dira, eta aldi berean, osasuntsu mantentzen laguntzen digute gure bailara, eskualde eta herrietako bizitza mantentzen laguntzeaz gain.

Horregatik, gogotsu datorren bisitari, pentsa ezazu une batez hurrengo irudian. Udako zeru urdinxka gure baso ederretan, mendiko larrean, eta bertan, ganadua modu harmoniatsuan bazkaltzen, haize samurrak ardien artilea kulunkatzen duen bitartean gure lurraldean aurki dezakegun irudi idiliko batean. Gure esku dago datozen belaunaldiek errealitate horretaz gozatzea. Arduraz joka dezagun eta ahal bidetu dezagun honakoa posible izaten jarrai dezan.
Ongi etorri Artzai Egunera

Roberto Jaca Navarro (Aralar Mendi Elkarteko Lehendakaria)

EGUNEKO EGITARAUA

INFORMAZIO-MAPA

JARRAI IEZAGUZU

Artzai Egunean parte hartu nahi duzu?

Artzaina, gaztagilea, ardi-moztailea, artisaua bazarra….

Oinarriak berrikusi eta fitxak bete.