Yearly Archives: 2020

Artzai Eguna 2020. ARTZANTZA, LEHENGAIA

Artzantza, lehengaia Aurten bizi dugun krisi sanitarioaren ondorioz eta azken 52 urteetan egin den bezala Artzai Eguna ospatzea ezinezkoa denez, Aralar Mendi Elkarteak bideo bat grabatzea erabaki du. Bideo horretan Artzai Eguna osatzen duten jarduera aipagarrienen ordezkariek hainbat alderdi azalduko dizkigute, hala nola haien bizimodua, egun horrekin duten harremana, zer esan nahi du beraientzat Artzai Egunak, edo zer suposatzen dien jai hori ez egiteak. Bideo honen helburua, ahal den neurrian, jaiaren helburuari eustea da: Nafarroako artzain guztientzat "omenaldi" bat izatea, antzinako lanbide honen zabalkunderako eta sustapenerako bide izatea eta euren produktuak ezagutzera ematen eta merkaturatzen laguntzea. [...]

2021-03-11T17:23:27+00:00Albisteak|

XXXIX. Nafarroako latxa artesne gazten lehiaketa

Adiskideok; Gaurko egunean, Uharte Arakilen, XXXIX. Nafarroako latxa artesne gazten lehiaketa ospatu dugu. Artzai eguna bertan behera gelditu arren, lehiaketa aurrera eramatea erabaki dugu behar diren seguratsun nehurriak hartuta, ateak itxita eta protokolo zorrotza jarraituz. Hemen dituzue goizean zehar izandako  emaitzak: 1- ANGEL LINZOAIN (ATEKOA) - IRAGI 2- MARTA PEREZ LOPERENA ( LOPERENA) - EGOZKUE 3- RICARDO REMIRO ( REMIRO) - EULATE 4- BALDA ARTOLA ( BERIAIN) - UNANUA 5- MARI MAR CASTRO (URRIZAGA) - ABARZUZA 6- BENGOETXEA ( BENGOETXEA) - URDAX 7- KORTARIA 8- VICTORIANO AGUIRRE 9- PATXI AMILLANO 10- ALBI GAZTAK 11- JABIERTXO MARTIARENA 12- ANTSONEA 13- [...]

2020-10-28T12:51:23+00:00Albisteak|

EZ ARTZAI EGUNA

Gaur Artzai Eguna ospatuko genuen... Pena handiz ezin izango dugu egun hontaz gozatu baina Artzai eguneko protagonista batzuk gonbidatu ditugu! Laster ikusiko duzue ondorioa Adi ibili! Eskerrik asko gerturatu zineten guztioi bizi dugun egoera kontuan hartuta.

2020-10-28T13:07:12+00:00Albisteak|

ARTZAI EGUNA 2020

Aralar Mendi Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak, COVID-19ak sortutako egoera dela eta, abuztuaren 30ean Uharte Arakilen ospatu behar zen 2020ko Artzai Eguna bertan behera uztea erabaki du. Festa horren barruan, bestek beste Nafarroako Ardi latxen esne gordinarekin egindako 39. gazta lehiaketa, nafarroako ardi latxen 37. erakusketa eta esne ekoizpenaren lehiaketa, latxa arrazako aziendaren estatuko 17. lehiaketa  eta Nafarroako Artzai Txakurren 53. lehiaketa antolatua zegoen. Sentitzen dugu albiste honen berri eman behar izatea, baina ez dugu zalantzarik ulertuko duzuela. Era berean, 2021eko Artzai Egunaren ospakizunean elkar ikusiko dugulakoan gaude. Ondo egongo zaretelakoan, jaso ezazue agur bero bat.

2020-10-28T12:52:41+00:00Albisteak|
Go to Top