Artzantza, lehengaia

Aurten bizi dugun krisi sanitarioaren ondorioz eta azken 52 urteetan egin den bezala Artzai Eguna ospatzea ezinezkoa denez, Aralar Mendi Elkarteak bideo bat grabatzea erabaki du. Bideo horretan Artzai Eguna osatzen duten jarduera aipagarrienen ordezkariek hainbat alderdi azalduko dizkigute, hala nola haien bizimodua, egun horrekin duten harremana, zer esan nahi du beraientzat Artzai Egunak, edo zer suposatzen dien jai hori ez egiteak.

Bideo honen helburua, ahal den neurrian, jaiaren helburuari eustea da: Nafarroako artzain guztientzat “omenaldi” bat izatea, antzinako lanbide honen zabalkunderako eta sustapenerako bide izatea eta euren produktuak ezagutzera ematen eta merkaturatzen laguntzea.

Grabaketa Labrit Multimedia Kultur Ondare immaterialaren bilketan, analisian eta transmisioan espezializatutako enpresak egin du. Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuak diruz laguntzen du, baita beste erakunde eta enpresa laguntzaile batzuek ere: uharte Arakilgo Udala, Idiazabal JD, Trefilados de Navarra, Lakita eta Panificadora Amaya.

Guk bezain beste goza dezazuen espero dugu!

ARTZAI EGUNEKO ANTOLAKUNTZA