Artzai Eguna 2020. ARTZANTZA, LEHENGAIA
Artzantza, lehengaia Aurten bizi dugun krisi sanitarioaren ondorioz eta azken 52 urteetan egin den bezala Artzai Eguna ospatzea ezinezkoa denez, Aralar Mendi Elkarteak bideo bat grabatzea erabaki du. Bideo horretan Artzai Eguna osatzen duten jarduera aipagarrienen ordezkariek hainbat alderdi azalduko dizkigute, hala nola haien bizimodua, egun horrekin duten harremana, zer esan nahi du beraientzat Artzai Egunak, edo zer suposatzen dien jai hori ez egiteak. Bideo honen helburua, ahal den neurrian, jaiaren helburuari eustea da: Nafarroako artzain guztientzat "omenaldi" bat izatea, antzinako lanbide honen zabalkunderako eta sustapenerako bide izatea eta euren produktuak ezagutzera ematen eta merkaturatzen laguntzea. [...]