AGURRA

Denbora aurrera doa eta guk beste urtebetez berriro gatoz festarekin. Aurten ere, abeltzainek haien lanarekin bete dute, beste urte batez sektoreak bere ongi egitearen onena eskaintzen digu, jaten ematen digu eta larreak zaintzen dizkigu. Beraz, ezagutzen dugun landa-paisaiaren bermatzaile dira, eta, horregatik, kontserbazio-berme dira, beren eguneroko jardueraren fruituaren ondorioz, milaka urtez geroztik, zehazki iraultza neolitikotik, giza elikaduraren oinarri izan diren elikagaien alde egiten duten ahaleginaren eta kemenaren ondorioz.

Ordutik euri asko egin du, baina etorkizuna izaten jarraitzen dute, eta gaur egun jaten ditugun produktuen kalitatearen sinonimo dira. Ezinbestekoak dira eta garrantzi hori azpimarratu behar dugu; gizartearentzako lan duin eta erabakigarri baten balioa nabarmentzea, gaur egun gozatzen dugun bizimoduaren bideragarritasuna neurri handi batean beraiei zor baitiegu. Azken finean, funtsezko sektorea da, gure etxeetara iritsiko diren elikagaien ekoizpenaz arduratzen bait dira, eta aldi berean, osasuntsu mantentzen laguntzen digute gure bailara, eskualde eta herrietako bizitza mantentzen laguntzeaz gain.

Horregatik, gogotsu datorren bisitari, pentsa ezazu une batez hurrengo irudian. Udako zeru urdinxka gure baso ederretan, mendiko larrean, eta bertan, ganadua modu harmoniatsuan bazkaltzen, haize samurrak ardien artilea kulunkatzen duen bitartean gure lurraldean aurki dezakegun irudi idiliko batean. Gure esku dago datozen belaunaldiek errealitate horretaz gozatzea. Arduraz joka dezagun eta ahal bidetu dezagun honakoa posible izaten jarrai dezan. Ongi etorri Artzai Egunera

Roberto Jaca Navarro (Aralar Mendi Elkarteko Lehendakaria)