Izen-ematea
- Lehiaketa egiten den tokian bertan izango da, frontoi irekian, egunean bertan, txapelketa baino ordubete lehenago.
- Izen-emate orria bete behar da.
- Izena ematean moztaile bakoitzak bazkarirako txartela jasoko du.
Lehiaketa
- Parte hartze ordena zozketa bidez ezarriko da, bai sailkatze txandan eta baita
azken txandan ere. - Epaileek erabakiko dute zenbat ardi moztuko dituzten txanda bakoitzean.
Puntuazioa:
- Denbora eta kalitatea hartuko dira kontuan.
- Denbora epaileak bat, bi eta hiru esatean hasi, eta ardia itxituran sartu eta makina itzaltzean amaituko da.
- Ardi txanda bakoitza mozten emandako 15 segundo bakoitzeko puntu bat emango zaio moztaileari.
- Kalitatea epaileek emandako balio guztiak txanda bakoitzean moztaile bakoitzak moztutako ardi kopuruarekin zatituko da.
Berdinketa izanez gero, denbora gutxien eman duena izango da aurretik.
Bi txanda izango dira:
- Sailkatze txandan puntuazio baxuena lortu duten 4 moztaileak aukeratuko dira.
- Azken txandan sailkatze txandan erabilitako irizpide berak erabiliko dira.
3 balio txikienak lortzen dituzten moztaileek jasoko dute saria.
- Trofeoa, txapela eta 250€
- Trofeoa eta 175€
- Trofeoa eta 125 €
[table id=3 /]