ARTZAI TXAKURREN TXAPELKETA
Inskripzioa
- Eskualdeko txapelketak egin ez diren eskualdeetako txakurren kasuan, inskripzioa Aralar Mendi elkartean eginen da, txapelketa egin baino 8 egun lehenago gutxienez.
- Txapelketa honetan Euskal Artzain Txakurra arrazako txakurrek parte ahal izanen dute, bai eta historikoki gure landa eremuetan lan egin duten beste arraza batzuetako txakurrek ere.
- Txakurraren jabeak —hark eman beharko dizkio aginduak txakurrari— Nafarroako Foru Komunitatean bizi beharko du ezinbestean, eta bere lan eremua ere bertan egon beharko du.
Lehiaketa
- Probak bi ariketa izanen ditu, eta bakoitzak 7 minutu iraunen du.
- Lehen ariketa txakur guztiek egingo dute; bigarrenean, berriz, lehen ariketan sailkatutako lehendabiziko 3 o 4 txakurrek parte hartuko dute. Amaierako sailkapena bi ariketetan lortutako puntuazioak batuz lortuko da.
- Berdinketa kasuetan baino ez da kontuan hartuko proba egiteko erabilitako denbora.
Txapeldunak eta txapeldunordeak Nafarroa ordezkatuko dute Euskal Herriko Txapelketan eta txapeldunak, Oñatiko Nazioarteko Txapelketan.
a) Sailkapenaren araberako sariak:
- Trofeoa, txapela eta 200 €.
- Trofeoa eta 150 €.
- Trofeoa eta 125 €.
- 100 €.
- 75 €.
- 50 €.
b) Ondoen jantzitako artzainarendako saria
- Trofeoa
c) Arraza bikaineneko euskal artzain txakurrarendako saria
- Trofeoa
Era berean, artzain bakoitzari 50 €-ko dieta ordainduko zaio. 50 €-ko saria ere emango zaio ondoen sailkatutako txakurrari, goizean ospatzen den Euskal Artzainaren Erakusketa Monografikoan onartuta izan direnen artean.
[table id=1 /]