NAFARROAKO LATXA ARRAZAKO ETA/EDO ERRONKARIKO ARDIEN ESNE

GORDINAZ EGINDAKO GAZTA-TXAPELKETAREN OINARRIAK

Inskripzioa

  1. Nafarroako foru erkidegoan larratzen diren Latxa arrazako eta/edo Erronkariko ardien esne gordinaz egindako gaztak aurkeztu daitezke txapelketa honetara.
  2. Txapelketara aurkeztutako gaztak 38ºC azpiko tenperaturan ekoiztu, 2022-10-01tik 2023-06-27ra bitarteko denboraldian eginak eta gutxienez 60 egunez ondutakoak izanen dira. Debekatuta dago beste ustiapen bateko esnea gehitzea. Horrela, Idiazabal Jatorrizko Deituraren, Artzai Gazta elkartearen edo NNPEKren ziurtagiria eskatu ahal izanen da.
  3. Txapelketa honetan parte hartu ahal izateko hura egin baino 5 egun lehenago egin beharko da inskripzioa.
  4. Ekoizleak berak entregatu beharko du lehiaketara aurkezten duen gazta, abuztuaren 27an, goizeko 8:30tatik 9:30tara elkartean. Egunean gerturatzeko aukerarik ez izatekotan, aurreko egunetan DOP Idiazabal edo Artzai Gazta bulegoetan aurkezteko aukera egongo da (beraiekin harremanetan jarri).
  5. Aurkezten diren gaztak 1 eta 2 kilo bitarteko pisukoak izanen dira, eta osasun erregistroa eta kaseina plaka eduki beharko dituzte.
  6. Behin inskripzioa eginda, gaztaren balioa ordainduko da (18,5€/kg). Une horretatik aurrera, gazta Aralar Mendi elkartearen jabegokoa izatera pasako da.

Lehiaketa

Gazta dastaketa goizeko 10:30ean hasiko da, Uharte Arakilgo plazan. Dastaketa amaitutakoan sariak banatuko dira (eguerdiko 13:00ak aldera).

Sariak

  • Sailkatutako lehendabiziko 10 gaztak Euskal Herriko Finalera pasako dira.
  • Hona sariak:
    1. 500 €, trofeo, kaiku donado por la Denominación Origen Idiazabal y txapela.
    2. 150 € y trofeo.
    3. 125€ y trofeo.
    4. 100 € y trofeo.
    5. 75 € y trofeo.
    6. 50 € y trofeo.