AZKEN ALBISTEAK
EZ ARTZAI EGUNA
Gaur Artzai Eguna ospatuko genuen... Pena handiz ezin izango dugu egun hontaz gozatu baina Artzai eguneko protagonista batzuk gonbidatu ditugu! Laster ikusiko duzue ondorioa Adi ibili! Eskerrik asko gerturatu zineten guztioi bizi dugun egoera kontuan hartuta.
ARTZAI EGUNA 2020
Aralar Mendi Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak, COVID-19ak sortutako egoera dela eta, abuztuaren 30ean Uharte Arakilen ospatu behar zen 2020ko Artzai Eguna bertan behera uztea erabaki du. Festa horren barruan, bestek beste Nafarroako Ardi latxen esne gordinarekin egindako 39. gazta lehiaketa, nafarroako ardi latxen 37. erakusketa eta esne ekoizpenaren lehiaketa, latxa arrazako aziendaren estatuko 17. lehiaketa eta Nafarroako Artzai Txakurren 53. [...]
LII. NAFARROAKO ARTZAIN TXAKUR TXAPELKETA
LII concurso de perros pastores de navarra: Nafarroako artzain txakur LII txapelketa: 1- JAI ANTONIO ALUSTIZA, 323 PUNTU / PUNTOS 2- ASUE ANTONIO ALUSTIZA, 281 PUNTU/ PUNTOS 3- TTIPI JOSE MARI ISTILART, 260 PUNTU / PUNTOS 4- SUA ARITZ GANBOA , 125 PUNTU/ PUNTOS 5- ARAKIL JORGE OTEIZA , 123 PUNTU/ PUNTOS 6- TXIKITO JABIER FERNANDEZ , 35 PUNTU/ [...]
2019KO ARTZAI EGUNEKO EMAITZAK (GOIZA)
XXXVIII. NAFARROAKO ARDI LATXEN ESNEAREKIN EGINDAKO GAZTA-LEHIAKETA/CONCURSO NAVARRO DE QUESOS ELABORADOS CON LECHE DE OVEJA LATXA. 1.TXAPELDUNA – CAMPEÓN * NAFAR GOBERNUKO LANDA ETA GARAPENEKO DEPARTAMENDUA TROFEO+ 800€ + TXAPELA +KAIKUA KORTARIA, INFERNUKO GASNA ( LEKAROZ) ------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------ 2. TXAPELDUNORDEA – SUBCAMPEÓN SAKANA S.COOP TROFEO+ 275€ BENGOETXEA (URDAZUBI) ----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------- 3. HIRUGARRENA – TERCERO TREFINASA TROFEO+ 175€ ETXETXIPIA, MARIA JESUS LARRETXEA [...]
AGURRA
Abuztuko azken igandea Uharte-Arakilen data oso berezia da, urtero herrian Artzai Eguna ospatzen baita 1968 urtetik, uharteko bizilagunei esker, beraien lana eta esfortzuagatik ateratzen baita aurrera, Aralar Mendi Elkarteak bideratua.
Aralar Mendi Elkartea
ARTZAI EGUNAREN HISTORIA UHARTE ARAKILEN
Artzain txakurren lehendabiziko txapelketa 1948. urtean egin zen, Gironako Ribes de Freser eskualdean.
Oñatiko mendigoizale batzuek hango antolatzaileekin hitz egin zuten eta bi artzain etorri ziren Urbia mendira eurek egiten zutena gure artzainei erakusteko.
1961. urtean, Oñatiko I. Nazioarteko Artzain Txakurren Txapelketa antolatu zuten. Txapelketak izandako arrakasta ikusirik, Euskal Herriko lau herrialdeetara zabaltzea erabaki zuten. Nafarroaren kasuan, Uharte Arakilen egitea pentsatu zuten.
Uharte Arakil herriak txapelketa bere gain hartzea onartu eta 1961eko irailaren 17a aukeratu zuten txapelketa egiteko. Hala ere, zoritxarrez, egun hartan bertan sute bat izan zen herrian eta txapelketa bertan behera utzi behar izan zuten. Sei urte geroago, gaia berrartu eta I. Artzain Txakurren Txapelketa egin zen, 1968an.
Bigarren urtean, Aralar Mendi elkarteak hartu zuen bere gain txapelketaren antolaketa, lehen urtean oraindik legeztatze prozesuan baitzegoen.
Antolatzaileek argi ikusi zuten hasieratik, artzain txakurren erakusketa egiteaz gain, artzaintzaren kasuan, oro har, eta ardi latxaren kasuan, bereziki, erronka garrantzitsuak zituztela aurretik: alde batetik, osasun arloko agintariek ardi latxaren esne gordinaz egindako gaztak onartzea lortu behar zuten eta, bestetik, ardi latxa pairatzen ari zen arrisku egoerari buelta eman behar zioten.
Horrela, ordura arteko joera aldaraziko zuen zerbait antolatzea erabaki zen: Nafarroako ardi latxen esne gordinaz egindako lehendabiziko gazta txapelketa.
1983. urtean, “Erronkariko gazta“ Babestutako Jatorri Deitura onetsi zen, eta 1987an, Idiazabalgoa.
Aurten, 36. Nafarroako ardi latxen esne gordinaz egindako gazta txapelketa egingo dugu. Bertan sailkatutako gaztak Euskal Herriko finalera pasako dira.
Ondoren, Nafarroako ardi latxaren lehen txapelketa antolatu zen; izan ere, kanpoko arrazaren bat parte hartzeko presioa egiten ari zen, eta latxa arrazako ardien hobekuntza genetikorako eta kontrolerako lehendabiziko pausoak ematen ari ziren. Era berean, ardi latxa babestea eta haren alde egitea xedea zuten hazleen elkarteak sortu ziren.
Aurten, 34. txapelketa egingo dugu. Txapelketa nazio mailakoa izatera iritsi da.
1998. urtetik hona, ardien mozte mekanikoaren txapelketa antolatzen da.
Aurten, 30. edizioa ospatuko da.
ARTZAI EGUNAk egun osoa hartzen zuela kontuan hartuta, honako ekintza hauen bidez osatuz joan da: artisautza azoka, gaztaren eta nekazaritzako elikagaien salmenta eta dastaketa, artzain eta defentsa txakurren erakusketa, gazta egiteko sistema tradizionalaren erakusketa eta makinen erakusketa.
Artzai Eguna Nafarroako interes turistiko festatzat hartu zuten 2012. urtean, eta aurten, 2017an, Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea jaso du 50. edizioaren antolaketa dela eta.