Loading...
Hasiera_old2023-08-09T03:12:05+00:00

AZKEN ALBISTEAK

1807, 2019

Isilpeko artzainak

18 uztaila, 2019|

Isilpeko artzainak Egunsentia da, etxeko sukaldean argi motel baten azpian norbait mugitzen ari da, isilpean, soinurik atera gabe, jakinda zein diren atzera-aurrerakoak. Mahai gainean jarri ditu gosariko katiluak: baten ondoan hamarretako bokata, irribarrea ezpainetan; bestearen alde batean, dudarik egin gabe, kolore ezberdinetako hiru pastilla. Bitartean, kafe usainarekin batera gizaseme bat agertu da. Elkarri hitz erdi bat esanda kafea hartu dute. [...]

1507, 2019

Artzai Eguna 2019

15 uztaila, 2019|

Antolakuntzatik zabaldu nahi dugu, aurtengo Artzai Eguna abuztuaren 25ean ospatuko dela. Eguna finkatuta izanik, esan beharra dago festa aurrera ateratzeko beharrezko eginbeharrak  hasi direla eta hurrengo egunotan kontaktuan ipiniko garela eguneko parte-hartzaile desberdinekin.  Dakizuenez, harremanetan jartzeko hurrengo emailean egin dezakezue:  info@artzaieguna.eus eskerrik asko! 

2808, 2018

ZOZKETAK – Zenbaki sarituak

28 abuztua, 2018|

PEGATINAK ZOZKETA 002995. ASTEBURUA MOBIL HOME BATEAN ARBIZUKO EKOKANPINEAN 002965. ALHAMBRA JATETXEAN AFARIA 002213. IDIAZABAL GAZTA 2 SORTA ARDIKI ZOZKETA 000227. KATEALDEKO AHATEKI SORTA BAT 000209. 2 IDIAZABAL GAZTA 000402. 2 IDIAZABAL GAZTA ARTZAIN ZAKURREN LEHIAKETA, SARRERA, ZOZKETA 000418. VIATGES POBLENOU SL-REN “ESCAPATE 3 DIAS” OPARI TXARTELA 000450. POMPAELO HOTELEAN 2 GAU 2 PERTSONA. GOSARI, SPA ETA MASAJE BARNE. 000510. [...]

AGURRA

Abuztuko azken igandea Uharte-Arakilen data oso berezia da, urtero herrian Artzai Eguna ospatzen baita 1968 urtetik, uharteko bizilagunei esker, beraien lana eta esfortzuagatik ateratzen baita aurrera, Aralar Mendi Elkarteak bideratua.

Aralar Mendi Elkartea

ARTZAI EGUNAREN HISTORIA UHARTE ARAKILEN

Artzain txakurren lehendabiziko txapelketa 1948. urtean egin zen, Gironako Ribes de Freser eskualdean.
Oñatiko mendigoizale batzuek hango antolatzaileekin hitz egin zuten eta bi artzain etorri ziren Urbia mendira eurek egiten zutena gure artzainei erakusteko.
1961. urtean, Oñatiko I. Nazioarteko Artzain Txakurren Txapelketa antolatu zuten. Txapelketak izandako arrakasta ikusirik, Euskal Herriko lau herrialdeetara zabaltzea erabaki zuten. Nafarroaren kasuan, Uharte Arakilen egitea pentsatu zuten.
Uharte Arakil herriak txapelketa bere gain hartzea onartu eta 1961eko irailaren 17a aukeratu zuten txapelketa egiteko. Hala ere, zoritxarrez, egun hartan bertan sute bat izan zen herrian eta txapelketa bertan behera utzi behar izan zuten. Sei urte geroago, gaia berrartu eta I. Artzain Txakurren Txapelketa egin zen, 1968an.
Bigarren urtean, Aralar Mendi elkarteak hartu zuen bere gain txapelketaren antolaketa, lehen urtean oraindik legeztatze prozesuan baitzegoen.
Antolatzaileek argi ikusi zuten hasieratik, artzain txakurren erakusketa egiteaz gain, artzaintzaren kasuan, oro har, eta ardi latxaren kasuan, bereziki, erronka garrantzitsuak zituztela aurretik: alde batetik, osasun arloko agintariek ardi latxaren esne gordinaz egindako gaztak onartzea lortu behar zuten eta, bestetik, ardi latxa pairatzen ari zen arrisku egoerari buelta eman behar zioten.
Horrela, ordura arteko joera aldaraziko zuen zerbait antolatzea erabaki zen: Nafarroako ardi latxen esne gordinaz egindako lehendabiziko gazta txapelketa.
1983. urtean, “Erronkariko gazta“ Babestutako Jatorri Deitura onetsi zen, eta 1987an, Idiazabalgoa.
Aurten, 36. Nafarroako ardi latxen esne gordinaz egindako gazta txapelketa egingo dugu. Bertan sailkatutako gaztak Euskal Herriko finalera pasako dira.
Ondoren, Nafarroako ardi latxaren lehen txapelketa antolatu zen; izan ere, kanpoko arrazaren bat parte hartzeko presioa egiten ari zen, eta latxa arrazako ardien hobekuntza genetikorako eta kontrolerako lehendabiziko pausoak ematen ari ziren. Era berean, ardi latxa babestea eta haren alde egitea xedea zuten hazleen elkarteak sortu ziren.
Aurten, 34. txapelketa egingo dugu. Txapelketa nazio mailakoa izatera iritsi da.
1998. urtetik hona, ardien mozte mekanikoaren txapelketa antolatzen da.
Aurten, 30. edizioa ospatuko da.
ARTZAI EGUNAk egun osoa hartzen zuela kontuan hartuta, honako ekintza hauen bidez osatuz joan da: artisautza azoka, gaztaren eta nekazaritzako elikagaien salmenta eta dastaketa, artzain eta defentsa txakurren erakusketa, gazta egiteko sistema tradizionalaren erakusketa eta makinen erakusketa.
Artzai Eguna Nafarroako interes turistiko festatzat hartu zuten 2012. urtean, eta aurten, 2017an, Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea jaso du 50. edizioaren antolaketa dela eta.

Artzai Egunean parte hartu nahi duzu?

Artzaina, gaztagilea, ardi-moztailea, artisaua bazarra….

Oinarriak berrikusi eta fitxak bete.

BABESLE NAGUSIAK

Go to Top