LATXA ARRAZAKO ABEREEN MORFOLOGIA ETA GENETIKA

HOBETZEKO LEHIAKETEN OINARRIAK

Inskripzioa

Lehiaketetan parte hartu nahi duten ganadutegiek Nafarroako latxa arrazako ardi hazleen elkartean inskribatu beharko dira, abuztuaren 18a baino lehen.

Lehiaketa

Arrazaren liburu genealogikoan inskribaturiko latxa arrazako animaliek parte hartu ahal izanen dute lehiaketetan, betiere genealogia ziurtagiria aurkeztu eta 2021eko eta 2022ko kanpainetan esnearen kontrola egin badute

Sariak

Txapelketa morfologikoko sariak: (sariak mutur gorria eta mutur beltza kategorietarako izango dira)

  1. Ardi helduetan lehendabizikoarentzat: Trofeoa eta 150 €
  2. Ardi helduetan bigarrenarentzat: Trofeoa eta 100 €
  3. Ardi helduetan hirugarrenarentzat: Trofeoa eta 50 €
  1. Bildotsetan lehendabizikoarentzat: Trofeoa eta 150 €
  2. Bildotsetan bigarrenarentzat: Trofeoa eta 100 €
  3. Bildotsetan hirugarrenarentzat: Trofeoa eta 50 €

 

Hobekuntza genetikoaren txapelketako sariak: (sariak mutur gorria eta mutur beltza kategorietarako izango dira)

  • Ardi hoberena esne kantitatean: Trofeoa eta 100 €
  • Ardi hoberena esnearen koipe portzentaian: Trofeoa eta 100 €
  • Ardi hoberena esnearen proteina portzentaian: Trofeoa eta 100 €
  • Ardi hoberena errapearen txertaketan: Trofeoa eta 100 €
  • Ardi hoberena Indize konbinatuan: Trofeoa eta 100 €
  • Artalde hoberena intseminazio fertilitatean: Trofeoa eta 100 €

Horretarako, azken balorazio genetikoan oinarrituko gara.