Aralar Mendi Kultur Elkarteak 2021eko Artzai Egunaren antolatzaile bezala, aurtengo edizioa abuztuaren 29an izanen dela zabaldu nahi du.

Edizio desberdina eta Covid-19 pandemiaren areagotzeagatik baldintzatua honakoa, indarreko osasun arau eta neurriengatik zuzendua izanen da, historikoki egin diren hainbat aktibitate ezin izanen direlarik egin. Horregatik, bakoitzaren errespontsabilitatera deitzen dugu osasun neurriak betetzeko konpromezua har dezan.

Gauzak honela, eguna Nafarroako ardi latxen esne gordinarekin egindako XL.gazta-lehiaketan eta Nafarroako artzain-txakur LIII.txapelketan ardaztuko da.

Eguna finkatuta izanik, esan beharra dago festa aurrera ateratzeko beharrezko eginbeharrak  hasi direla eta hurrengo egunetan kontaktuan ipiniko garela eguneko parte-hartzaile desberdinekin. 

Dakizuenez, harremanetan jartzeko hurrengo emailean egin dezakezue: info@artzaieguna.eus

Eskerrik asko!