Albisteak

2022ko ARTZAI EGUNEKO LEHIAKETEN KLASIFIKAZIOAK

NAFARROAKO ARDI LATXEN ESNE GORDINAREKIN EGINDAKO XLI. GAZTA-LEHIAKETAren sailkapena: 1. KORTARIA / Infernuko Eta Kortariko Gasna ( Lekaroz)  -  ENKANTEAN: LA CUCHARA DE MARTIN: 4.700€ 2. Antsonea Gaztak ( Uztegi) 3. Ricardo Quesos Remiro ( Eulate) 4. Albi Gaztak Queso Idiazabal ( Arruazu) 5. Marta Pérez Loperena (Egozkue) 6. Nerea Olazaran / Nere gazta ( Zudaire) NAFARROAKO ARTZAIN TXAKURREN LIV. LEHIAKETAren sailkapena: 1. TTIKI - Antonio Alustiza 2. LAGUN - Jorge Oteiza 3. TXISTU - Aritz Ganboa 4. MENDI - Jexux Razkin 5. TXIKITO - Javier Fernandez 6. ASKE - Antonio Alustiza XXXIII.MAKINA BIDEZKO ARDI MOZTE LEHIAKETAREN KLASIFIKAZIOA: 1. [...]

2022-08-29T12:19:23+00:00Albisteak|

2022ko ARTZAI EGUNEKO EGITARAUA

Hemen duzue Igandean Uharte-Arakilgo Artzai Egunean izango dugun egitaraua! ONGI ETORRIAK ZARETE!! 🐑🎉🧀🎊 🚌🚞 Ibilgailu partekatuetan edota garraio publikoan gerturatzea animatzen zaituztegu, egin dezagun aurrerapausoa jasangarritasunaren alde.

2022-08-24T15:08:46+00:00Albisteak|

ARTZAI EGUNA 2022

Bi urte luze hauen ostean, antolakuntza taldetik jakinarazten dugu 2022ko Artzai Eguna datorren abuztuaren 28an itzuliko dela, beti bezala ospatuz. Eguna zehaztuta, esan beharra dago festa aurrera eraman ahal izateko prestakuntza martxan dagoela eta laster partaide guztiekin harremanetan jarriko garela. Gurekin harremanetan jar zaitezkete, helbide elektroniko honen bidez, izan dezakezuen edozein zalantza argitzeko:  info@artzaieguna.eus Eskerrik asko! 

2022-07-01T15:22:59+00:00Albisteak|

Artzai Eguna 2021

Aralar Mendi Kultur Elkarteak 2021eko Artzai Egunaren antolatzaile bezala, aurtengo edizioa abuztuaren 29an izanen dela zabaldu nahi du. Edizio desberdina eta Covid-19 pandemiaren areagotzeagatik baldintzatua honakoa, indarreko osasun arau eta neurriengatik zuzendua izanen da, historikoki egin diren hainbat aktibitate ezin izanen direlarik egin. Horregatik, bakoitzaren errespontsabilitatera deitzen dugu osasun neurriak betetzeko konpromezua har dezan. Gauzak honela, eguna Nafarroako ardi latxen esne gordinarekin egindako XL.gazta-lehiaketan eta Nafarroako artzain-txakur LIII.txapelketan ardaztuko da. Eguna finkatuta izanik, esan beharra dago festa aurrera ateratzeko beharrezko eginbeharrak  hasi direla eta hurrengo egunetan kontaktuan ipiniko garela eguneko parte-hartzaile desberdinekin.  Dakizuenez, harremanetan jartzeko hurrengo emailean egin dezakezue: [...]

2021-08-03T11:06:24+00:00Albisteak|

Artzai Eguna 2020. ARTZANTZA, LEHENGAIA

Artzantza, lehengaia Aurten bizi dugun krisi sanitarioaren ondorioz eta azken 52 urteetan egin den bezala Artzai Eguna ospatzea ezinezkoa denez, Aralar Mendi Elkarteak bideo bat grabatzea erabaki du. Bideo horretan Artzai Eguna osatzen duten jarduera aipagarrienen ordezkariek hainbat alderdi azalduko dizkigute, hala nola haien bizimodua, egun horrekin duten harremana, zer esan nahi du beraientzat Artzai Egunak, edo zer suposatzen dien jai hori ez egiteak. Bideo honen helburua, ahal den neurrian, jaiaren helburuari eustea da: Nafarroako artzain guztientzat "omenaldi" bat izatea, antzinako lanbide honen zabalkunderako eta sustapenerako bide izatea eta euren produktuak ezagutzera ematen eta merkaturatzen laguntzea. [...]

2021-03-11T17:23:27+00:00Albisteak|

XXXIX. Nafarroako latxa artesne gazten lehiaketa

Adiskideok; Gaurko egunean, Uharte Arakilen, XXXIX. Nafarroako latxa artesne gazten lehiaketa ospatu dugu. Artzai eguna bertan behera gelditu arren, lehiaketa aurrera eramatea erabaki dugu behar diren seguratsun nehurriak hartuta, ateak itxita eta protokolo zorrotza jarraituz. Hemen dituzue goizean zehar izandako  emaitzak: 1- ANGEL LINZOAIN (ATEKOA) - IRAGI 2- MARTA PEREZ LOPERENA ( LOPERENA) - EGOZKUE 3- RICARDO REMIRO ( REMIRO) - EULATE 4- BALDA ARTOLA ( BERIAIN) - UNANUA 5- MARI MAR CASTRO (URRIZAGA) - ABARZUZA 6- BENGOETXEA ( BENGOETXEA) - URDAX 7- KORTARIA 8- VICTORIANO AGUIRRE 9- PATXI AMILLANO 10- ALBI GAZTAK 11- JABIERTXO MARTIARENA 12- ANTSONEA 13- [...]

2020-10-28T12:51:23+00:00Albisteak|

EZ ARTZAI EGUNA

Gaur Artzai Eguna ospatuko genuen... Pena handiz ezin izango dugu egun hontaz gozatu baina Artzai eguneko protagonista batzuk gonbidatu ditugu! Laster ikusiko duzue ondorioa Adi ibili! Eskerrik asko gerturatu zineten guztioi bizi dugun egoera kontuan hartuta.

2020-10-28T13:07:12+00:00Albisteak|

ARTZAI EGUNA 2020

Aralar Mendi Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak, COVID-19ak sortutako egoera dela eta, abuztuaren 30ean Uharte Arakilen ospatu behar zen 2020ko Artzai Eguna bertan behera uztea erabaki du. Festa horren barruan, bestek beste Nafarroako Ardi latxen esne gordinarekin egindako 39. gazta lehiaketa, nafarroako ardi latxen 37. erakusketa eta esne ekoizpenaren lehiaketa, latxa arrazako aziendaren estatuko 17. lehiaketa  eta Nafarroako Artzai Txakurren 53. lehiaketa antolatua zegoen. Sentitzen dugu albiste honen berri eman behar izatea, baina ez dugu zalantzarik ulertuko duzuela. Era berean, 2021eko Artzai Egunaren ospakizunean elkar ikusiko dugulakoan gaude. Ondo egongo zaretelakoan, jaso ezazue agur bero bat.

2020-10-28T12:52:41+00:00Albisteak|

LII. NAFARROAKO ARTZAIN TXAKUR TXAPELKETA

LII concurso de perros pastores de navarra: Nafarroako artzain txakur LII txapelketa: 1- JAI  ANTONIO ALUSTIZA, 323 PUNTU / PUNTOS 2- ASUE ANTONIO ALUSTIZA, 281 PUNTU/ PUNTOS 3- TTIPI JOSE MARI ISTILART, 260 PUNTU / PUNTOS 4- SUA ARITZ GANBOA , 125 PUNTU/ PUNTOS 5- ARAKIL JORGE OTEIZA , 123 PUNTU/ PUNTOS 6- TXIKITO JABIER FERNANDEZ , 35 PUNTU/ PUNTOS 7- ARGI ANTONIO UHARTE , 23 PUNTU/PUNTOS ——————————————————————————————- *Características raciales mas puras: SUA - ARITZ GANBOA TTIPI - JOSE MARI ISTILART *Pastor mas tipicamente ataviado : ARITZ GAMBOA *Mejor rebaño: LOTE N2, ANTONIO UHARTE

2020-10-28T12:52:50+00:00Albisteak|
Go to Top