LATXA ARRAZAKO ETA/EDO NAFARROAKO ERRONKARIKO ARDIEN ESNE GORDINAZ EGINDAKO GAZTA-TXAPELKETA
LURRALDEAREN BABESERAKO JATORRI-DEITURAK DUEN GARRANTZIA
Jatorri-deitura bat desberdin egiten duenak ez da izena. Jatorria da berezitasuna ematen diona eta beste toki batzutan eta beste arau batzuekin lortutako produktuetatik desberdintzen duena.
Bere helburuak betetzen dituzten Jatorri-deitura guztiek hiru oinarri dituzte, eta hiruetako batek huts egiten badu, ez da Jatorri-deitura bat izango, beste gauza bat baizik. Lehenengo euskarria Lurraldea da. Hau erabat mugatuta egon beharko da, akats edo nahasketarako lekurik gabe, eta errepikaezina izan behar da, munduan ez bait daude bi lurralde berdin. Artzai Eguna ospatzen ari garen lurralde honetan bi Jatorri-deituren estalkia daukagu: IDIAZABAL Jatorri-deiturak Euskadi eta Nafarroa barne hartzan ditu, Erronkaribarreko zazpi herriak izan ezik. Hauetan RONCAL Jatorri-deiturapean egiten da gazta.
Bigarren euskarria lurralde barruan ematen den produktua da. Produktu hau berezkoa eta bertakoa behar du izan, ez artifizialki sartua edo duela gutxikoa. Babesten gaituzten Jatorri-deituren bigarren euskarri honen arrazoia latxa, carranzana eta navarra arrazako ardiak dira; urtaroko ekoizpenekoak, beren espezietan bakarrak, aintzina-aintzinatik lurralde honetako biztanle. Ardi hauen esnearekin, elaboratua edo gordinik eraldatua, azken produktua lortzen da: Jatorri-deitura duten gaztak, paregabeak eta errepikaezinak.
Hirugarren euskarria gure arbasoen milaka urteko kulturak eta ohiturek produktuari transmititzen diotena da. Europak internazionalki erregistratu eta babestutako izenenpean merkaturatuz.
Behar den bezala egiaztaturik edo identifikaturik ez dauden produktuen aurkezpenak Jatorri-deituren marka, kolore, ezaugarri edo hurbiltasuna gogorarazten badigute ere, kontsumitzaileek eska beharko dute ziurtatutako produktua.
Produktuaren trazabilitatea artaldea osatzen duten animalietatik merkatura ateratzen den azken gazta arte justifikatu behar da, egiaztapen zehatz baten pean eta agintari eskudunek ikuskatuak.
Produktuaren bereizgarriak eta bere elaborazioak daramatzan eskaerak direla eta, Jatorri-deiturenpean dauden gaztek ezin dute prezioa jaitsi ezta bere ekoizpena nabarmenki areagotu ere. Bere eboluzioa beti izango da pixkanakakoa, gehikuntza txikiekin denboraldi bakoitzean.
Kontseilu Arautzailearen bidez, Jatorri-deituraren helburua bere barne dagoen lurraldea babestea, latxa arrazako artaldeekin lan egiten duten pertsonak defendatzea eta kontsumitzaileei marka eta bereizgarri erregistratuen bidez erosten dituzten produktuen egiazkotasun eta kalitatea bermatzea da.
Inskripzioa
- Nafarroako foru erkidegoan larratzen diren Latxa arrazako eta/edo Erronkariko ardien esne gordinaz egindako gaztak aurkeztu daitezke txapelketa honetara.
- Txapelketara aurkeztutako gaztak 38ºC azpiko tenperaturan ekoiztu, 2021-10- 01tik 2022-06-27ra bitarteko denboraldian eginak eta gutxienez 60 egunez ondutakoak izanen dira. Debekatuta dago beste ustiapen bateko esnea gehitzea. Horrela, Idiazabal Jatorrizko Deituraren, Artzai Gazta elkartearen edo NNPEKren ziurtagiria eskatu ahal izanen da.
- Txapelketa honetan parte hartu ahal izateko hura egin baino 5 egun lehenago egin beharko da inskripzioa.
- Ekoizleak berak entregatu beharko du lehiaketara aurkezten duen gazta, 2022ko abuztuaren 28an, goizeko 8:30tatik 9:30tara elkartean. Egunean gerturatzeko aukerarik ez izatekotan, aurreko egunetan DOP Idiazabal edo Artzai Gazta bulegoetan aurkezteko aukera egongo da (beraiekin harremanetan jarri).
- Aurkezten diren gaztak 1 eta 2 kilo bitarteko pisukoak izanen dira, eta osasun erregistroa eta kaseina plaka eduki beharko dituzte.
- Behin inskripzioa eginda, gaztaren balioa ordainduko da (18 €/kg). Une horretatik aurrera, gazta Aralar Mendi elkartearen jabegokoa izatera pasako da.
Lehiaketa
Gazta dastaketa goizeko 10:30ean hasiko da, Uharte Arakilgo plazan. Dastaketa amaitutakoan sariak banatuko dira (eguerdiko 13:00ak aldera).
Sailkatutako lehendabiziko 10 gaztak Euskal Herriko Finalera pasako dira.
Hona sariak:
- 500 €, trofeoa, Idiazabal Jatorri Deiturak emandako kaikua, txapela.
- 150 € eta trofeoa.
- 125 € eta trofeoa.
- 100 € eta trofeoa.
- 75 € eta trofeoa.
- 50 € eta trofeoa.
BIDEOA
INFORMAZIOA ETA KONTAKTOA
DESKARGAK
SARIAK
ORDUTEGIA
Gazta dastaketa | 10:30 |
Sari banaketa | 13:00 |