Loading...
Hasiera_old2023-08-09T03:12:05+00:00

AZKEN ALBISTEAK

3006, 2022

ARTZAI EGUNA 2022

30 ekaina, 2022|

Bi urte luze hauen ostean, antolakuntza taldetik jakinarazten dugu 2022ko Artzai Eguna datorren abuztuaren 28an itzuliko dela, beti bezala ospatuz. Eguna zehaztuta, esan beharra dago festa aurrera eraman ahal izateko prestakuntza martxan dagoela eta laster partaide guztiekin harremanetan jarriko garela. Gurekin harremanetan jar zaitezkete, helbide elektroniko honen bidez, izan dezakezuen edozein zalantza argitzeko:  info@artzaieguna.eus Eskerrik asko!  [...]

308, 2021

Artzai Eguna 2021

3 abuztua, 2021|

Aralar Mendi Kultur Elkarteak 2021eko Artzai Egunaren antolatzaile bezala, aurtengo edizioa abuztuaren 29an izanen dela zabaldu nahi du. Edizio desberdina eta Covid-19 pandemiaren areagotzeagatik baldintzatua honakoa, indarreko osasun arau eta neurriengatik zuzendua izanen da, historikoki egin diren hainbat aktibitate ezin izanen direlarik egin. Horregatik, bakoitzaren errespontsabilitatera deitzen dugu osasun neurriak betetzeko konpromezua har dezan. Gauzak honela, eguna Nafarroako ardi [...]

2610, 2020

Artzai Eguna 2020. ARTZANTZA, LEHENGAIA

26 urria, 2020|

Artzantza, lehengaia Aurten bizi dugun krisi sanitarioaren ondorioz eta azken 52 urteetan egin den bezala Artzai Eguna ospatzea ezinezkoa denez, Aralar Mendi Elkarteak bideo bat grabatzea erabaki du. Bideo horretan Artzai Eguna osatzen duten jarduera aipagarrienen ordezkariek hainbat alderdi azalduko dizkigute, hala nola haien bizimodua, egun horrekin duten harremana, zer esan nahi du beraientzat Artzai Egunak, [...]

410, 2020

XXXIX. Nafarroako latxa artesne gazten lehiaketa

4 urria, 2020|

Adiskideok; Gaurko egunean, Uharte Arakilen, XXXIX. Nafarroako latxa artesne gazten lehiaketa ospatu dugu. Artzai eguna bertan behera gelditu arren, lehiaketa aurrera eramatea erabaki dugu behar diren seguratsun nehurriak hartuta, ateak itxita eta protokolo zorrotza jarraituz. Hemen dituzue goizean zehar izandako  emaitzak: 1- ANGEL LINZOAIN (ATEKOA) - IRAGI 2- MARTA PEREZ LOPERENA ( LOPERENA) - EGOZKUE 3- RICARDO REMIRO ( [...]

AGURRA

Abuztuko azken igandea Uharte-Arakilen data oso berezia da, urtero herrian Artzai Eguna ospatzen baita 1968 urtetik, uharteko bizilagunei esker, beraien lana eta esfortzuagatik ateratzen baita aurrera, Aralar Mendi Elkarteak bideratua.

Aralar Mendi Elkartea

ARTZAI EGUNAREN HISTORIA UHARTE ARAKILEN

Artzain txakurren lehendabiziko txapelketa 1948. urtean egin zen, Gironako Ribes de Freser eskualdean.
Oñatiko mendigoizale batzuek hango antolatzaileekin hitz egin zuten eta bi artzain etorri ziren Urbia mendira eurek egiten zutena gure artzainei erakusteko.
1961. urtean, Oñatiko I. Nazioarteko Artzain Txakurren Txapelketa antolatu zuten. Txapelketak izandako arrakasta ikusirik, Euskal Herriko lau herrialdeetara zabaltzea erabaki zuten. Nafarroaren kasuan, Uharte Arakilen egitea pentsatu zuten.
Uharte Arakil herriak txapelketa bere gain hartzea onartu eta 1961eko irailaren 17a aukeratu zuten txapelketa egiteko. Hala ere, zoritxarrez, egun hartan bertan sute bat izan zen herrian eta txapelketa bertan behera utzi behar izan zuten. Sei urte geroago, gaia berrartu eta I. Artzain Txakurren Txapelketa egin zen, 1968an.
Bigarren urtean, Aralar Mendi elkarteak hartu zuen bere gain txapelketaren antolaketa, lehen urtean oraindik legeztatze prozesuan baitzegoen.
Antolatzaileek argi ikusi zuten hasieratik, artzain txakurren erakusketa egiteaz gain, artzaintzaren kasuan, oro har, eta ardi latxaren kasuan, bereziki, erronka garrantzitsuak zituztela aurretik: alde batetik, osasun arloko agintariek ardi latxaren esne gordinaz egindako gaztak onartzea lortu behar zuten eta, bestetik, ardi latxa pairatzen ari zen arrisku egoerari buelta eman behar zioten.
Horrela, ordura arteko joera aldaraziko zuen zerbait antolatzea erabaki zen: Nafarroako ardi latxen esne gordinaz egindako lehendabiziko gazta txapelketa.
1983. urtean, “Erronkariko gazta“ Babestutako Jatorri Deitura onetsi zen, eta 1987an, Idiazabalgoa.
Aurten, 36. Nafarroako ardi latxen esne gordinaz egindako gazta txapelketa egingo dugu. Bertan sailkatutako gaztak Euskal Herriko finalera pasako dira.
Ondoren, Nafarroako ardi latxaren lehen txapelketa antolatu zen; izan ere, kanpoko arrazaren bat parte hartzeko presioa egiten ari zen, eta latxa arrazako ardien hobekuntza genetikorako eta kontrolerako lehendabiziko pausoak ematen ari ziren. Era berean, ardi latxa babestea eta haren alde egitea xedea zuten hazleen elkarteak sortu ziren.
Aurten, 34. txapelketa egingo dugu. Txapelketa nazio mailakoa izatera iritsi da.
1998. urtetik hona, ardien mozte mekanikoaren txapelketa antolatzen da.
Aurten, 30. edizioa ospatuko da.
ARTZAI EGUNAk egun osoa hartzen zuela kontuan hartuta, honako ekintza hauen bidez osatuz joan da: artisautza azoka, gaztaren eta nekazaritzako elikagaien salmenta eta dastaketa, artzain eta defentsa txakurren erakusketa, gazta egiteko sistema tradizionalaren erakusketa eta makinen erakusketa.
Artzai Eguna Nafarroako interes turistiko festatzat hartu zuten 2012. urtean, eta aurten, 2017an, Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea jaso du 50. edizioaren antolaketa dela eta.

Artzai Egunean parte hartu nahi duzu?

Artzaina, gaztagilea, ardi-moztailea, artisaua bazarra….

Oinarriak berrikusi eta fitxak bete.

BABESLE NAGUSIAK

Go to Top