ARTZAI EGUNA 2023. 55. Urteurrena

1968tik ospatzen da urtero Artzai Eguna Uharte Arakilen Abuztuko azken igandean, Aralar Mendi elkarteak antolatua. 

2012. urtean Nafarroako Interes Turistikoko Festa izendatua izan zen ardi latxaren eta lehen sektorearen omenaldia, sustapena eta dibulgazioa suposatzen duen ospakizun hau. Artzai egunaren garrantzia gizartean eta komunikabideetan islatzen da eta ondorioz eskualdeko erakargarritasun turistiko errotuena izatera iritsi da. 

Ezagunak diren gazta-lehiaketa (Nafarroako txapelduna bertatik ateratzen da), artzain-txakur, eskileo, latxa arraza eta gisatu lehiaketaz gain, egun horretatik kanpo ikusten zailak diren eta ardiekin lotuta dauden tradiziozko jarduera eta erakustaldiak ere ikus daitezke, kultura-ondarea suposatzen dutenak: artisau-gazta egitearen prozesu osoa, kaikuak egitea (Nafarroako jarduera esklusiboa), larrua eta artilea lantzea, zintzarriak eta txilarra erratzetan jartzea.

Goiz osoan zehar artisau-produktuen azokaz ere goza dezakegu, hala nola gazta, eztia, ogia eta lurreko beste produktu batzuk.

AGURRA

Urtero bezala, abuztuko azken igandean Artzai Eguna ospatuko dugu Uharte Arakilen. Aurtengoa 55. edizioa izanen da. Artzainak omentzea da festaren helburua, eta beraz, haiek izanen dira eguneko protagonista nagusiak. Bertakoek eta kanpotik bisitan datozenek artzainen lana bertatik bertara ikusi ahal izango dute eta, nahi izanez gero, gaztak dastatu eta erosi ahal izango dituzte. Festaren beste helburu bat da belaunaldi-erreleboa bultzatzea, hain aspaldikoa eta aldi berean guztiz berria den lanbide honen jarraipena bermatzeko. Hori dela eta, artzaintzaren munduan sartzera animatzen diren artzain eta gaztagile berri guztiei meritua aitortu nahi diegu festan, lanbide honek irautea eta aurrera jarraitzea lortzen baitute. Halaber, gure esker ona adierazi nahi diegu Artzai Eguna guztiz arrakastatsua izan dadin lan egiten duten profesional, erakunde eta babesleei. Zatoz Uharte Arakilera abuztuaren 27an. Zure zain izango gaituzu!

Roberto Jaca Navarro (Aralar Mendi Elkarteko Lehendakaria)

EGUNEKO EGITARAUA

INFORMAZIO-MAPA

JARRAI IEZAGUZU

Artzai Egunean parte hartu nahi duzu?

Artzaina, gaztagilea, ardi-moztailea, artisaua bazarra….

Oinarriak berrikusi eta fitxak bete.